Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) larunbat honetan, urtarrilaren 28an, Bilbon eta Iruñean deitutako manifestazioak babestu eta agurtu ditu Korronte Marxista Internazionalak.

Mugimendu Sozialistako (MS) kideekin eztabaidarekin jarraituz, hurrengo artikuluan komunistek gaur egun dituzten zereginei eta Alderdi Komunistaren garrantziari eta zereginari helduko diegu. [Mugimendu Sozialistarekin dugun eztabaidaren dokumentu osoa irakurtzeko, deskargatu hemen PDFan]

Mugimendu Sozialista Espainiako Estatuko hainbat eremutan (Euskal Herria, Katalunia, Valentzia, Aragoi, Gaztela eta Madril) sartu izana Estatuko gainerako komunistok eta nazioartean ospatu behar dugun gertaera da. Horren garrantzia azpimarratuz, KMIk elkarrizketa eta ikuspuntu anaikorren trukea ezarri nahi ditu MSko burkideekin, mugimendu komunistak aurrean dituen zereginak eta taktikak argitze aldera.

Kapitalismopeko erreformen aldeko borroka haratago joateko eta sozialismoaren alde borrokatzeko beharrarekin nola kokatu izan da, munduko mugimendu komunistaren eztabaiden eta zereginen zati garrantzitsu bat.

Dokumentu hau aho batez onartu zuen Nazioarteko Korronte Marxistaren Mundu Kongresuak, urte honetan NKMko maila guztietan eztabaidatu ondoren. Marxismoaren eta besteren ideia idealista eta postmodernisten (nortasun-politika eta intersekzionalitatea, besteak beste) arteko demarkazio-lerro bat marraztea du helburu. Ideia horiek aldi batez eragina izan dute esparru akademikoetako aktibisten geruza batean, eta nazioarteko langile-mugimenduaren barruan ere modu erreakzionarioan erabiltzen ari dira. Dokumentu hau ideia eta metodo horien aurkako borroka teorikoa eta politikoa areagotzeko deia da.

Mugimendu Sozialistako kideekin izandako eztabaidaren bigarren atal honetan, Estatuaren klase izaera eta sozialismora iristeko MSk proposatzen duen estrategia sozialista aztertuko ditugu.

Giza historiaren etapa bakoitzean, gizonek eta emakumeek mundua interpretatzeko moduren bat garatu dute eta bertan duten lekuari buruzko gogoeta egin dute, horrela filosofia bat garatuz. Interpretazio hori egiteko erabiltzen diren elementuak natura behatuz eta eguneroko esperientziak orokortuz lortu dira.